XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Lauki zuzena

Orri bat, zure idaz-liburuaren edozein orri, liburu-azala, ikas-gelako arbela, zure mai-gaina, lauki zuzen edo zutangulu dira.

zuzen / zabal / erpinkari / erpinkari.

Lauki zuzenen ertz edo bira osoa, lau zuzen-zatiz egiña dago, ta izenez, alboak dira.

Albo bi luzean berdin eta beste bi berdiñak baiño luzeago dira.

Lenengo albo bien neurria, orixe da laukiaren luzera, eta beste bien neurria, zabalera, da.

Alboek mutur bera dute binaka, izenez erpiña.

Zenbat erpin ditu lauki zuzenak?.

Elkartu itzazu erpin bi aurrez-aurre daudenak: marra ori, izenez, erpinkari da.

Zenbat erpinkari ditu lauki zuzenak?.

Margotu itzazu irudiko lauki zuzenak.

Zenbat albo ta zenbat erpin ditu lauki zuzenak?.

Eskuetan duzun Zenbaki-liburuaren azala, tankeraz... da.

Neurtu bere ertz osoaren luzera.